POSTER SAIOA
Natur Zientzien VI. Topaketan aurkeztu nahi diren posterrak bidaltzeko epea irailaren 15ean zabalduko da. Bidalketetan posterra bera bidaltzeaz gain, txantiloi bat ere bete beharko da. Txantiloi horretan posterraren inguruko zenbait datu orokor bete beharko dira alde batetik, eta gehienez 2000 karaktere dituen laburpena idatzi beharko da bestetik. Posterrak bidaltzeko epea azaroaren 7an itxiko da.
NORI DAGO ZUZENDUTA?
​
-
Natur taldeei: egindako ekintzak labur ditzakete poster batean, edo proiektu bakoitzeko poster bat aurkeztu.
-
Ikerketa taldeei: garatutako ikerketa lerroen laburpenak azal ditzakete, baina hobe ikerketa lerro bakoitzarekin poster bat sortzea testuingurua, metodologia eta abar ezagutzeko. Ikasleek egindako GAL eta MAL lanak aurkezteko aukera paregabea ere bada.
-
Naturzaleei: inolako taldetan egon gabe ere, lan interesgarriak eginez gero, horiek aurkez ditzakete.
-
Erakunde publikoei: naturarekin zerikusia daukaten proiektuak aurkez ditzakete, aurrera eramandako ekintzak edo hartutako neurriak.
​​
​POSTERREN EZAUGARRIAK
-
Posterrak euskaraz osatu behar dira.
-
Euskal Herriko zein kanpoko lanak azal daitezke.
-
Parte-hartzaile bakoitzak poster bakarra aurkez dezake lehen autore, baina talde bereko hainbat poster aurkeztu ahal izango da.
-
Posterren egileetako batek gutxienez topaketan izena ematea derrigorrezkoa da.
-
Aurkezpenak posterrei eskainiko zaien tartean egingo dira, era librean.
-
Posterrak imprimatuta ekarri beharko dira, A2 formatuan, euskarrietan jartzeko.
​
POSTERREN DEIALDIA
-
Izen emateko epea: irailak 15- azaroak 7
-
Zer bidali: posterren inguruko informazioa, txantiloia beteta.
-
Nora: euskalnatura@gmail.com helbidera
-
Onarpena: azaroak 7.
​​
SARIAK
Saria poster onenari emango zaio.





