top of page
Sarea.png

Mahai-Ingurua

ingurumen hezkuntzaren lekua hezkuntza formalean

Natur zientzien ikasketa eta ikerketaren etorkizuna, egungo hezkuntzak baldintzatuko du. Mahai inguru honen bidez ikasle batek bere oinarrizko hezkuntza ibilbidean zein goi mailako ikasketetan ingurumen hezkuntzarekin izan dezakeen hartu emana aztertzen saiatuko gara. Zehazki, hezkuntza formala jasaten ari den aldaketa testuinguruan kokatuz.

 

Oinarrizko hezkuntzaren eta batxilergoaren dekretu berriak, ETHAZI egitasmoa, 2018an unibertsitateko graduak kategorizatzeko legea… aldaketa hauetan guztietan ingurumen hezkuntzari ezarri zaion lekuaren argi-itzalak arakatzea dugu helburu.

 

Etapa bakoitzak berezko dituen ezaugarri eta helburuetara gerturatzen saiatuko gara eta hizlari bakoitzak etapa batetik egingo du ekarpena

Maialen_Sistiaga.png

maialen
sistiaga

Biologoa. Baso eskolen koordinatzailea Kutxa Fundazioan urte luzez, egun EHU-n zientzien didaktikan ikertzaile.

oier
pedrera

Biologoa. Doktoregaia ingurumen zientzien didaktikan. Gazteen ekoalfabetizazio eta biodibertsitate ezagutza ikerketetan parte hartu du.

​

Oier Pedrera.png

oihane 
garcia

Getxon jaioa 1980an. Soziologian Doktoratua eta gaur egun UPV/EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakaslea, bai eta EKOPOL-Iraunkortasunerako bideak ikerketa taldeko kidea ere.


Bere lan esparru nagusienak hauek dira: teoria kritikoak, jendarte aldaketa, hezkuntza ekosoziala eta trantsizio ekosozialak. Herri mugimenduarekin batera, formakuntza politikorako esperientzietan ere parte hartu izan du.

maixa
otegi

Baso ingeniaria eta ingeniari agronomoa. Fraisoro Nekazaritza Eskolako berrikuntza pedagogikoko arduraduna

 

Maixa_Otegi.png
CC
BY
SA
Euskal Naturaren logoa
UEUren logoa
bottom of page