
hitzaldiak
Energia trantsizioa
Energia trantsizioa, erreserba fosiletan oinarritua dagoen energia sistemetatik, iraungarritasun handiagoko eta karbono emisio gutxigoko iturrietara igarotze prozesua da. Orokorrean, trantsizio hau klima aldaketa eta berotegi efektuko emisioei aurre egitea du helburutzat.
​
​
​
Ez du soilik energia modu efizienteago eta jasangarriago batean sortzeko teknologia berrien sorkuntza garatzen baizik eta energia beraren erabilera efizientea, bidezko eskuragarritasuna eta kontsumo jasangarria ere ditu helburu. Horregatik, energia trantsizioa gure garaiko erronka nagusietako bat da, berrikuntza zientifikoaren eta teknologikoaren funtsezko esparrua bihurtu delarik. Hori dela eta, ikerkuntza arlo honetako adituek berrikuntza eta aurkikuntza oso interesgarriak egiteko gai izan dira azken hamarkadan.
​
​
Modulu honetan, energia sortzeko metodologia berriak eta epe luzeko jasangarritasun-irizpideak aztertuko dira. Hitzlariek material berrien erabilera, naturako prozesuak imitatzea eta ingurumen-inpaktua murrizteko estrategiak jarriko dituzte mahai gainean, energia eredu eraginkorrago eta iraunkorrago bat bilatuz.

Etorkizuneko indarra?

Aztarna energetikoa
Desberdinkeria MWh-tan neurtzen da
Estitxu
Villamor
lomas
Fisikan doktorea, EHUko irakaslea, eta EKOPOL (Ekonomia Ekologikoa eta Ekologia Politikoa) taldeko ikerlaria. Bere ikerketa lerroak udal mailako trantsizio energetikoak, Geografia Informazio Sistemen bidezko potentzial berriztagarrien kalkuluak eta Input-Output eta Bizi Zikloaren Azterketaren bidezko ingurumen aztarnen kalkuluak dira.
​

Naturaren isla industria kimikoaren garai berri batean
Iker
Agirrezabal
telleria
Ingeniaritza Kimikoan doktoradutza lortu nuen EHU bidez 2013 urtean eta 2014-2017 bitartean ikerlari moduan egon nintzen University of California at Berkeley-n (EEBB). Harrez geroztik, irakasle atxiki moduan lan egiten du EHUko Ingeniaritza Kimiko eta Ingurumen Sailean, Bilboko Ingeniaritza Eskolan.
Ikerketa lerro nagusiak katalisian dira, biomolekula desberdinak sortuz bioerregaiak edo industria kimikoko arlo desberdinetan. 7 doktore tesi zuzendu ditut eta 8 baina proiektu gehiago, tartean Europar Komisioak finantziatutako batzuk adibidez.

EnerGia biltegiratzea
aurrerapenak eta etorkizuna
Imanol
​Landa
medrano
​Imanol Landa Medrano (Alegia, 1988). Musikazalea, mendizalea eta irakurzalea, beste zenbait afizioren artean. Ofizioz, ikertzailea. Gasteiz eta Leioa artean banatuta zegoen EHUko Kimika Ezorganikoa sailean eman zidaten ikerketaren munduan sartzeko aukera, 2012an. Lehen urte horietan, litio- eta sodio-oxigeno baterien inguruko ikerketan aritu ginen burubelarri.
Akademia utzi eta 2018an CEGASA Portable Energy enpresan urtebete proiektu kudeatzaile bezala igaro ondoren, 2019tik erdibidean nabil: CIDETEC Fundazioan ikertzaile, industria eta akademiaren artean zubi lana egiten saiatzen naiz. Nire egungo ikerketa gaia litio-ioi bateria aurreratuak dira: osagai kritikoetan mugatuak eta kapazitate handiko material alternatiboetan oinarritutakoak.
​
