top of page
Sarea.png

hitzaldiak

Adimen berrien eztanda

Teknologiak gizakia gidatzen duen aro honetan, gizakiok teknologiaren gidari izaten jarraitzen dugu. Egunerokotasunean sortzen zaizkigun beharrei erantzunak eman ahal izateko, metodologia zein tresna ezberdinak garatzen eta fintzen dihardugu, eta natur zientzien arloa ez da salbuespen bat.

 

Erronka ugari ditugu; badugu etorkizuneko gertaerak aurreikusteko beharra, baina baita iraganeko gertakizunak ezagutzekoa ere. Modulu honetan, azken urteotan garatu diren metodologia ezberdinak eta hauen aplikazioak ezagutzeko tartea eskainiko dugu

AA.png

Labar artearen ikerketa Digitalizazioaren eta Adimen ArtiFizialaren aroan

Iñaki
Intxaurbe
Alberdi

Iñaki Intxaurbe Alberdi (Bilbo, 1992) doktoretza osteko ikerlaria da, eta gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateko Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak Sailean lan egiten du. Iñakiren ikerketa iraganeko gizarteen diziplinarteko azterketan oinarritzen da, geologia, arkeologia eta teknologia digitala integratzen dituzten metodologia berritzaileak erabilita. Bere tesian pleistozenoko gizakiek  lurpeko inguruneetan nahita egindako esplorazioa eta eraldaketa aztertu zuen, Geografia Informazio Sistemak (GIS), 3D modelizazioa eta aldagai anitzeko analisi estatistikoak erabilita.

 

Post-doc proiektuaren helburua, aldiz, metodo automatizatu bat diseinatzea da, gizakiek lurpean inportatu eta aldatutako materialak (eraikuntza metalikoak, eskailerak, egitura zaharrak, material aloktonoen sarrera, eta abar) identifikatu eta karakterizatzeko. Horrek denbora aurreztuko du etorkizuneko analisietan, softwareak barrunbe bateko elementu guztiak bereiziko baititu, giza interpretazioan eragina izan dezaketen joera subjektiborik gabe. 

Iñaki_Intxaurbe.png

Teknologia berrien erabilera nekazaritzan "zehaztasuneko nekazaritzaren" eskutik

asier
uribeetxebarria
alonso de armiño

Asier Uribeetxebarria (Arrasate, 1987) Biologian lizentziatua da eta 2019. urtean doktore titulua eskuratu zuen Lleidako Unibertsitatean, zehatapeneko nekazaritzaren arloan. Tesia garatzen ari zen bitartean, GRAP ikerketa-taldeko (AgroICT eta Nekazaritza Zehatzaren Ikerketa Taldea) kide aktiboa izan zen. Taldearen xedea nekazaritzan informazio- eta komunikazio-teknologiak aplikatzea eta zehaztasuneko nekazaritza sustatzea da.

​

Bere ibilbide profesionalean, Asierrek AgVANCE, PAgFRUIT eta LISA bezalako proiektuetan hartu du parte, guztiak nekazaritza jasangarriago eta eraginkorrago baterantz bideratuak. Gaur egun, LIFE Ferti-Wise proiektuaren koordinatzailea da. Proiektuaren helburu nagusia, lehen sektorean zehaztapeneko nekazaritzaren eta teknologia berrien erabilera gehitzea da.

​

Azken urteetan ongarriztatzearen modulazioan egin du lan, horretarako sateliteetako irudi espektro anitzak eta adimen artifiziala erabili ditu.

Asier Uribeetxebarria.png

Satelite bidezko irudien erabilera suteen kartografia sortzeko, eta hura baliozkotzeko teknika eta tresnak

Jon
gonzalez
ibarzabal

Jon Gonzalez Ibarzabal (Markina-Xemein, 1998) Ingurumen Zientzietan graduatua da EHU-n. Geografia Informazio Sistemetan (GIS) eta teledetekzioan espezializatu zen NUP-en gauzatutako master ikasketen bidez. Ordutik, GIS eta teledetekzio arloan lanean aritu da, EHU-n ikertzaile bezala lehenik, eta Tracasa Instrumental enpresan teknikari bezala ondoren. Horrez gain, 2023tik doktoretza ikasketak burutzen dabil EHU-n, suteen mundu mailako kartografia produktuak espazialki baliozkotzeko teknikei buruz, Sentinel-2 bidezko satelite irudiak erabiliz. 
 

Jon Gonzalez Ibarzabal(1).png
CC
BY
SA
Euskal Naturaren logoa
UEUren logoa
bottom of page