top of page
Sarea.png

hitzaldiak

Hiriak eta natura
hazkundetik elkarbizitzara

Hirien hazkunde azkarrak ingurumen erronka handiak sortu ditu, besteak beste, ekosistema naturalak eraldatu, habitat eskuragarritasuna murriztu eta biodibertsitate galera areagotu ditu. Hala ere, aldaketa hauen erdigunean, bada egokitzapenerako tartea, eta hirigintzaren albo kalteak arintzeko aukera berritzaileak  ere.

 

Hitzaldi sorta honen bitartez, hirigune eta naturaren arteko harremanaren erronken inguruan hausnartu nahi da. Diziplina arteko elkarrizketa sustatzea da helburua, ikuspegi erresilientea eta ingurune naturalarekin bat egiten duen hirigintza eredu baten bila.

Hiriak eta natura. Logoa

ENARAK: gure hiri-auzokideak
arazoak eta konponbideak

Olatz Aizpurua

Olatz
Aizpurua

San Román

Olatz Aizpurua San Román Nafarroako unibertsitatetik lizentziatutako biologoa da, Ingurumen eta Nekazaritza Biologian espezializatua. Lizentziatura ostean, Lurreko Ekosistemen Modelizazio eta Funtzionamenduko Masterra egin zuen Bordeleko unibertsitatean. Hegaztientzako espezieen banaketa-ereduei buruzko doktorego tesia egin zuen Luxemburgoko Zientzia eta Teknologia Institutuan. 2021ean Aranzadi Zientzia Elkarteko Ornitologia Sailean sartu zen eta egun bertan dihardu lanean, ingurumen sentsibilizazio eta hezkuntza arloan. 

 

Aranzadi Zientzia Elkartearen Enarak proiektuaren koordinatzaile gisa aritua da, enara arrunten (Hirundo rustica), enara azpizurien (Delichon urbicum) eta sorbeltzen (Apus apus) habiak erroldatu, urteetako jarraipena egin eta udalek eraikin zein teilatuak berritzeko orduan hauek kontuan hartzeko helburuarekin sortutako proiektuan. 

​

Hiriaren etorkizuna
natura eta jasangarritasuna ardatz

josu
del campo

Jon
macias

2021etik aurrera Haritik Hirira proiektuan buru-belarri ari gara lanean. Proiektu honen baitan artikuluak, ikerketak eta bestelako edukiak sortzeaz gain, irrati saioetan eta komunikabide ezberdinetan ere parte hartu izan dugu, hiri eta lurralde gaiak herritarrei gerturatzeko asmoz.

 

Bi kideek Geografia eta Lurralde Antolakuntzako gradua ikasi genuen Euskal Herriko Unibertsitatean, bertan elkar ezagutuz. Graduan zehar garatutako interesa eta konpromisoa sakontzeko asmoz, ikasketak jarraitu genituen:

 

Jon Macias-ek Dinámicas Territoriales y Desarrollo masterra egin zuen Universidad Complutense de Madrid-en, lurralde garapeneko dinamikak eta politika publikoen eragina sakon aztertuz. Egun, Ikertalde enpresan dihardu lanean, etxebizitza, turismoa eta antzeko gaietan ardaztutako proiektuetan, lurraldearen eta hiriaren inguruko ezagutza praktikoa garatzen jarraituz.


Josu del Campok, berriz, Planificación Urbana y Sostenibilidad masterra burutu zuen Universitat Politècnica de Catalunya-n, hiri eta lurralde plangintza jasangarriaren inguruko ezagutza teknikoak eskuratzeko. Gaur egun, DOYMO garraio eta mugikortasun arloko enpresan ari da geografo gisa, azpiegitura eta mugikortasunaren inguruko proiektuak lantzen.

Josu del Campo
Jon Macías

Erreka urbanoen sindromea
urbanizazioaren eragina gure erreketan

Ioar De Guzman_edited.png

Ioar
de guzman
martinez

Ioar de Guzman Martinez biologoa da, eta giza eraginek erreketako komunitate eta sare trofikoetan dituzten eraginak ikertzen ditu. 2022an amaitu zuen doktore tesia Euskal Herriko Unibertsitatean. Egun, doktoratu osteko ikerlaria da Senpereko Nekazaritzaren, Elikaduraren eta Ingurumenaren Ikerketa Institutuan (INRAE) eta Euskal Herriko Unibertsitatean, eta azken hamarkadetan ibaietako komunitateek izan duten bilakaera aztertzen dabil. UEUko Natur Zientzien Topaketen hirugarren edizioaren antolakuntzan parte hartu zuen.

CC
BY
SA
Euskal Naturaren logoa
UEUren logoa
bottom of page