IRUÑEKO PLANETARIOA

Donostiatik eta Gasteiztik igaro ostean, Iruñean jarraituko dugu bidaia. Ez zaigu zientziaz ingurututako tokirik falta bertan, eta hala, Iruñeko planetarioa aukeratu dugu Natur Zientzien IV. Topaketa honen plaza. 

   Dibulgazio zientifikoaren aterpe da 1993ko azaroaren 26tik, helburu dituelako zeru zohardietako izarrak eta haiek ezkutatutako txikitasunak ilunpetik argitara ematea. Garraio publikoa hautatuz gero, autobus eta tren geltokiak 30 minutura ditu. Autoz joanez gero, berriz, gertu ditu hainbat aparkaleku, eta 10 minutu besterik ez eraikinera. Iristerakoan, planetarioaen inguruko berdeguneek egiten dute harrera, baita lorategi botaniko japoniar batek ere.

1/1
en-removebg-preview.png
m2896522-removebg-preview_edited.png

2020

Eduki guztiak CC-by-sa 4.0 lizentziapean argitaratu dira kontrakoa adierazi ezean.