Adiskide hori:

Aurreko hiru edizioen arrakastak hauspotuta, ilusioz gabiltza Natur Zientzien IV. Topaketaren antolaketan. Aldi honetan, aldaketa globala Euskal Herrian non eta nola hezurmamitzen den ezagutarazi nahi dugu. Izan ere, tokiko ingurumen arazoak isilpean geratzen dira maiz, klima larrialdiari lotutako mezuen artean estalita. 

 

Horregatik, erakusleiho bat eskainiko diegu egun Euskal Herrian antzemandako gatazkei. Dagoeneko ikus daitezke talde antolatzailea eta oinarrizko informazioa weborrian. Moduluak eta hizlariak, aldiz, pixkanaka jakinaraziko ditugu. 

 

Bitartean, jakin bidelagun izango ditugula hurrengo gaiak: 

  • Elikadura burujabetza

  • Dibertsitate genetikoaren galera

  • Lurzoruen erabilera aldaketak

  • Tokiko arazoetan oinarritutako ingurumen hezkuntza

  • Komunikabideen lana bertako ingurumen arazoak lantzerakoan

  • Poster saioa: zuk zuek ekartzeko hizketagaia

 

2021eko apirilean Iruñeko Planetarioan elkar ikusiko dugulakoan, arakatu nahi beste weba. Bertan duzu uneoro eskuragarri topaketaren inguruan jakin beharreko guztia.

Talde Antolatzailea

HITZALDIAK

Hiru hitzaldi sorta eskainiko ditugu aurten. Jorratuko ditugun gaiak genetika, lur erabileren eraldaketa eta ingurumen hezkuntza izango dira. Guztiek baitute zeresana aldaketa globalaren esparruan.

POSTERRAK

Topaketa naturzale zein ikerlarien bilgune izaki, erakusleiho bikaina da nork bere alorrean egindako ikerketa, proiektu edo egitasmoen berri emateko.

MAHAI-INGURUA

Bertako komunikabideek aldaketa globala nola jorratzen duten jakin nahi? Horixe bera aztertuko dugu aurtengo topaketako mahai-inguruan.

EGOITZA

Azaroko Natur Zientzien IV. Topaketak Iruñea izango du topaleku. Hiri buruzagi osoa, baina, ezin dugu erabili, eta Iruñeko Planetarioa aukeratu dugu egoitza.

GOGOETA-SAIOA

Elikadura burujabetza gai izanik, Arantza Aldezabalen gidaritzapean gogoeta-saio berezi bat izango dugu topaketan.

???

Laster informazio gehiago...

AZKEN BERRIAK:
en-removebg-preview.png
m2896522-removebg-preview_edited.png

2020

Eduki guztiak CC-by-sa 4.0 lizentziapean argitaratu dira kontrakoa adierazi ezean.