hitzaldiak
Urak bizigarri
Aldaketa globalak hamaika arazo eta erronka jarri dizkigu begien aurrean. Horien artean garrantzia berezia hartzen du urak, izan ere, eguneroko ogi bihurtu zaizkigu dagoeneko lehorte eta erauntsi handi eta luzeak. Eremu heze eta lehorrek marrazten dute Euskal Herria, azaleko bezainbat lurpekoek, eta, noski, horrek eragina du inguruko sistemetan.
Modulu honetan hiru ikerketa lerro aztertuko dira beste hainbeste adituren eskutik. Batetik lurpeko urak izango dira hizpide Urdaibain, bestetik Zadorrako ibaiaren inguruko azpiegiturak jorratuko dira. Eta, azkenik, Irati basoko urtegiak ibarbasoan dituen eraginak landuko dira.
Lurralde kudeaketa integralaren bidez kontsumo urak babestu ditzakegu?
MAITE
MEAURIo
Arrate
Maite Meaurio Arrate ibarrangelutarra Geologoa da (UPV/EHU). Nazioarteko Lurrazpiko Uren Ikastaroa eta Ingurumen-Ingeniaritza Unibertsitate Masterra burutu zituen, eta, urte batzuen ondoren, Zientzietan Doktore titulua lortu zuen. Ordutik, UPV/EHUko irakasle eta ikertzailea da. Hidro-Ingurumen Prozesuen ikerketa taldeko kide da, eta ikerketa proiektu autonomiko eta europarretan parte hartu du. Bere ikerketa lerro nagusia klima aldaketak uren kalitate eta kantitatean, sedimentu eta lurzoruetan eragin ditzakeen inpaktuak aztertzean datza. Batez ere, lurzoru erabileran zentratuz egokitzapen estrategien ikerketan ere lan egiten du.
Euskal Herriko ibarbasoak
MEHATXUAK ETA KONTSERBAZIOAREN GARRANTZIA
IRATI
SANZ
zubizarreta
Irati Sanz Zubizarreta EHU-tik graduatutako biologoa da eta biodibertsitatean espezializatua Bartzelonako Unibertsitatetik. 2020-2021 urtea ingurumen hezitzaile gisa lanean ibili zen Kataluniako Delta del Llobregat naturgune babestuan. 2022 urtean EHUko Landareen Biologia eta Ekologia Sailean doktoregoa hasi zuen Nafarroako ibarbasoetako dibertsitatea aztertzen eta gaur egun proiektu horretan lanean jarraitzen du.
aitziber
urquijo
luengo
Aitziber Urquijo Luengo Uraren Euskal Agentziako Lan Hidraulikoen Arduraduna da.
Hamarkada batez, Bizkaiko Foru Aldundiko saneamendu zerbitzuan lan egin zuen proiektuak eta lanak garatzen.
2011tik URAn dabil, bertan aurrera eramaten diren lan hidraulikoak kudeatzen eta koordinatzen, hoien artean,uholdegarritasuna murrizteko lanak eta ibai-lehengoratzea.