top of page
Sarea.png

hitzaldiak

​Omikek (genomika, proteomika, metabolomika…) garrantzia handia hartu dute azken urteetan teknika molekularrak garatu diren neurrian. Organismoen prozesu molekularrak ezagutzeak ezin konta ahala aukera irekitzen dizkio natur zientzien arloari, hasi botanikatik eta animalien mikrobiotaraino. Omikekin lanean ari diren hiru puntako ikerlarik beren ikerketa lerroak azalduko dituzte hitzaldi sorta honetan.

 

Omikak.png

OMIKAK
Galdera txikien erantzun handiak

Omikak: lehio bat sistema biologiko konplexuetara

Iñaki
Odriozola
​Larrañaga

Iñaki Odriozola Larrañaga biologoa da, onddo eta bakterio-komunitateen modelizazio estatistikoan espezializatua. Talde horien biodibertsitatea nahiz ekosistema naturaletan eta euren ostalarien baitan egiten dituzten funtzioak ikertzen ditu, nagusiki. 2016an amaitu zuen doktore tesia Euskal Herriko Unibertsitatean. Egun, doktoratu osteko ikerlaria da Txekiako Zientzia Akademiako Mikrobiologia Institutuan eta Kopenhageko Unibertsitateko Globe Institutuan, eta datu zientzialaria Society for the Protection of Underground Networks ikerketa-erakundean. UEUko Natur Zientzien Topaketen sortzailetakoa da eta lehenengo bi edizioen antolakuntzan parte hartu zuen.

 

Iñaki Odriozola Larrañaga.png

Omikaren aplikazioak abereen biodibertsitatean, kontserbazioan eta ekoizpenean

Sofia
Marcos
​Basagoitia

Sofia Marcos biologian graduatua da eta analisi klinikoen laborategiko masterra du. Doktorego tesian zehar ostalariaren eta haren hesteetako mikrobiotaren arteko interakzioak aztertu ditu. Egun, doktorego osteko ikerlaria da Euskal Herriko Unibertsitatean, non metodo omikoetatik eratorritako datuen analisian diharduen etxabereen aniztasun genetikoa eta lehen sektoreko ekoizpen jasangarria sustatzeko. 2024an UEUko disziplinarteko lehen deiadiaren saridunetako bat izan zen. Ikerketaz gain, hezkuntzan eta STEAM jardunaldietan aritzen da gazteak zientziara hurbiltzeko. 

 

Sofia Marcos Basagoiti.png

phylopyr, 4.000 landareren genoma eskura

Pablo
Tejero
​Ibarra

​Biologo gasteiztarra, naturzaletasuna Aizkorri-Aratzen piztu zitzaion. Urte bete Leioan ikasi eta gero, Madrilen bukatu zuen Biologia. 2 urte eta erdi Danimarkan eta Groenlandian pasa zituen poloetako ekologia ikertzen. Ondoren UCMn landare genetikako doktore bilakatu zen. Egun JACA herabrioaren arduradun da, eta muturreko inguruneetako landareen bizimodua ikertzen du.

 

Botan_Pablo_Tejero_01.png
CC
BY
SA
Euskal Naturaren logoa
UEUren logoa
bottom of page