Logoa-removebg-preview_edited.png
Logoa-removebg-preview_edited.png
ONGI ETORRI NATUR ZIENTZIEN III. TOPAKETAKO WEBGUNERA!

UEUren Natur Zientzien sailak eta EuskalNatura elkarteak antolatuta, Natur Zientzien III. Topaketa izango da 2018ko azaroaren 17an eta 18an Gasteizen.Topaketak Euskal Herrian naturaren inguruan lanean dabilen jendearen eta naturzaleen elkargune izateko jaio ziren. Bere aurreko edizioak 2013an eta 2015ean izan ziren, eta alorreko kide asko erakarri zituzten.

 

Naturzaleak askotarikoak diren heinean, euren ekarpenak ingurumenari ere modu ugaritan eman daitezke. Erakundeetako kudeatzaile eta langileak, unibertsitateko ikerlariak eta natur taldeetako kideak sinbiosian aritu eta nork bere jakintza elkarbanatzeko plaza bihurtuko dugu aurtengo topaketa. Hau da, norberak egiten duen lana gainerakoei azalduta elkar elikatzen saiatuko gara. Horretarako, Euskal Herriko naturan eta zientzian eragin zuzena duten gaiak landuko dira aipatutako hiru ikuspuntuetako ekarpenak kontuan hartuz; lehen sektorearen erronka, arazo eta irtenbideen inguruan eztabaidatuko dugu talde txikietan; ehizaren inguruko ekarpenak aztertu eta adostasunak bilatzeko ariketa egingo dugu inplikatuak mahainguruan jartzen; eta partaideen lanak ikusi ahal izango ditugu poster saio baten bidez.

 

Natur Zientzien III. Topaketaren helburuak beraz, honakoak dira: ingurumenaren inguruko eragileen ekarpenak partekatu eta eragileen arteko elkarlana sustatzea, zientziaren alorreko ondorioak gizarteratzea, euskal naturzaleen arteko saretzea bultzatu eta ingurumen gaiak euskaraz jorratzea, EHko herrietako tokiko proiektu eta ekintzak ezagutaraztea, eta Lanbide Heziketa eta unibertsitateko ikasleei lan irteeren aniztasuna erakustea.

Natur Zientzien Topaketak ez dituzu ezagutzen? Hona hemen aurreko edizioetako argazki batzuk!

Agur argazkia
Entzuleak adi
?
Lunch-ean jaten
Bertso saioa
?
?
?
?
Lunch
Poster saioa
?
?
Eztabaida saioa
Eztabaida saioa 2
¿
?
Posterrak prestatzen

Natur Zientzien IV. Topaketa udaberrian izango da

 

Laugarren edizioa prest izan arren, atzeratzea erabaki dute antolatzaileek osasun larrialdiaren ondorioz. 

 

Mugikortasun mugak tarteko, ezinezkoa da azaroaren 7an eta 8an Euskal Herriko hainbat tokitako naturzaleak Iruñean biltzea. Horregatik, egokiago iruditu zaie arduradunei ekitaldia atzeratzea edizio birtuala egitea baino, topaketa, azken finean, naturzaleak saretzeko gunea delako. Are gehiago, natur zientzietako esparruko kideekin elkartzeko tokia da, aspaldi ikusi gabeko lagunak zertan dabiltzan jakitekoa, bizipenak partekatzeko foroa, jakinmina asetzeko ilusioa… Horiek guztiak nekez lortuko dira aurrez aurreko ekitaldirik gabe. 

 

Azaroko zita, beraz, 2021eko udaberrian izango da, apirilean. Dagoeneko topaketarako izena emandakoei tokia gordeko zaie, eta ez dute berriz izena eman beharko. Hala ere, poster deialdia eta izen ematea berriz ere irekiko dira topaketaren udaberriko datak hurbildu ahala. 

 

Bien bitartean, antolatzaileek laugarren edizioko gai nagusia bizkar zorroan hartu eta Euskal Herriko bazterrak miatzera gonbidatu dituzte naturzaleak. Aldaketa globalaren xerka, bertako txoko miresgarriak topa daitezke, baita haien mehatxuak ere.

HITZALDIAK

Hiru hitzaldi sorta izango ditu topaketak, eta nobedade izango da guztiak ala guztiak hiru ikuspuntutatik aztertuko ditugula: ikerketatik, administraziotik eta herri-lanetik. Horretarako, sorta bakoitzean profl horretako hizlari bana edukiko dugu sinbiosian aritu daitezen. Hurrengo gaiak landuko dira:

- Ingurumen hezkuntza, gizarte jasangarrirako bide?

- Kobazuloak: natur eta kultur ondarea giltzapean

- Ibai osasuntsuak espezie mehatxatuen bizigarri

Naturarekin loturiko gaiak jorratzen dituzten talde eta norbanako guztiek euren lanak ezagutzera emateko bitarteko dira posterrak. Horretarako, natur taldeek, ikerketa taldeek, naturzaleek, erakunde publikoek zein euren lanak aurkezteko gogoz dauden ikasleek aldez aurretik eman behar dute izena urriaren 15a baino lehen.

Azken urteetan edukitako harrabotsetik urruntzeko ahalegina egin eta ehizaren kudeaketa ertz guztietatik jorratuko dugu.

Hirugarren edizio honetan hiru eztabaida saio izango ditugu, hirurak aldi berean, eta bakoitzean alorreko aditu bat gidari. Horrenbestez, bakarrera joateko aukera baino ez da egongo. Hala ere, osteko mokadutxoa tarteko izango da parada beste eztabaidetako jendearekin ideiak elkarbanatzeko.  Lehen sektoreak aurre egin beharreko erronkak landuko ditugu:

  • Nekazaritzan

  • Arrantzan

  • Basoen berreskurapenean

EN_fondogabe.png
UEU_fondogabe.png
en-removebg-preview.png
m2896522-removebg-preview_edited.png

2020

Eduki guztiak CC-by-sa 4.0 lizentziapean argitaratu dira kontrakoa adierazi ezean.