top of page

POSTER SAIOA

Natur Zientzien V. Topaketan aurkeztu nahi diren posterrak bidaltzeko epea urriaren 16an zabalduko da. Bidalketetan posterra bera bidaltzeaz gain, txantiloi bat ere bete beharko da. Txantiloi horretan posterraren inguruko zenbait datu orokor bete beharko dira alde batetik, eta gehienez 2000 karaktere dituen laburpena idatzi beharko da bestetik.  Posterrak bidaltzeko epea azaroaren 10ean itxiko da.

 

NORI DAGO ZUZENDUTA?
  • Natur taldeei: egindako ekintzak labur ditzakete poster batean, edo proiektu bakoitzeko poster bat aurkeztu.

  • Ikerketa taldeei: garatutako ikerketa lerroen laburpenak azal ditzakete, baina hobe ikerketa lerro bakoitzarekin poster bat sortzea testuingurua, metodologia eta abar ezagutzeko. Ikasleek egindako GAL eta MAL lanak aurkezteko aukera paregabea ere bada.

  • Naturzaleei: inolako taldetan egon gabe ere, lan interesgarriak eginez gero, horiek aurkez ditzakete.

  • Erakunde publikoei: naturarekin zerikusia daukaten proiektuak aurkez ditzakete, aurrera eramandako ekintzak edo hartutako neurriak.

POSTERREN EZAUGARRIAK
  • Posterrak euskaraz osatu behar dira.

  • Euskal Herriko zein kanpoko lanak azal daitezke.

  • Parte-hartzaile bakoitzak poster bakarra aurkez dezake lehen autore, baina talde bereko hainbat poster aurkeztu ahal izango da.

  • Posterren egileetako batek gutxienez topaketan izena ematea derrigorrezkoa da.

  • Covid-aren aparteko egoera dela-eta posterra aurkeztea aukerazkoa izango da.

  • Posterra aurkeztuz gero, ez da bazkaria ordaindu beharko.

  • Aurkezpena microtalk formatuan egingo da. Denbora aurkeztuko diren poster kopurua jakin ostean emango zaizue jakitera.

  • Posterrak formatu digitalean bidaltzeko eskatuko zaizue. Ez dira inprimatu behar.

POSTERREN DEIALDIA
  • Izen emateko epea: irailak 21 - urriak 26 

  • Zer bidali: posterren inguruko informazioa, txantiloia beteta.

  • Nora: natur_zientziak@ueu.eus helbidera

  • Onarpena: Urriak 30

SARIAK

Aurtengo edizioan 3 sari emango dira:

  • Poster onenari saria

  • Euskalnatura saria GrAL / MAL onenari (bertaratutakoen artean aukeratuko dugu poster irabazlea

  • Itsumustuka saria aldaketa globala jorratzen duen poster onenari

Egin klik goiko irudian txantiloia eskuratzeko

Hemen hirugarren edizioan aurkeztutako batzuk:

NZ3T posterra
NZ3T posterra
NZ3T posterra
NZ3T posterra
NZ3T posterra
NZ3T posterra
bottom of page