Topaketako antolatzaileak: Mikel Etxeberria Okariz

Updated: Sep 17

Mikel Etxeberria Okariz beasaindarra aurkeztuko dugu hirugarren. Ezin da esan ikasitakoa maite ez duenik. Ekologoa ikasketaz, Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika sailean dihardu lanean. Baina lana bakarrik ez, afizioak ere bertara bideratu ditu. Hala, mendira joko du bertako bizidunak irudietan harrapatu eta denbora kanibaletik babesteko. Argazkilaritza gustuko badu ere, nahiago du objektiboetatik urrun egon, eta jende artean kamuflatzen saiatuko da. Halere, okil handiak garondoan eta sabelaldean bere zuri-belztasunetik aldentzeko orban gorrixkak dituen bezalaxe, Mikelek beti du zeresana solasaldietan, ezin baita ukatu ondo informatuta dagoenik.


Euskal literaturazale amorratua da, eta duela hamar urteko film batetik irten dela ere irudituko zaio zenbaiti: goizeko trenean mugikorrera baino, liburura jotzen baitu bere ikusmira asetzeko tresna bila.

Antolatzaileetako bakoitzak Euskal Herriko habitat bati buruz idatzi du webgunean. Irakur itzazue eta esan zein duzuen gustukoen.

en-removebg-preview.png
m2896522-removebg-preview_edited.png

2020

Eduki guztiak CC-by-sa 4.0 lizentziapean argitaratu dira kontrakoa adierazi ezean.