Search

Topaketako antolatzaileak: Madalen Goitia Urdiain

Aurkezpenen laugarren aste honetan, Madalen Goitia Urdiain mungiarra dakarkizuegu. Hasieran lotsatia badirudi ere, emaiozu denbora eta kilikatu, sukarriak beste arroka batzuekin kolpatzean txinpartak sortzen dituen gisan askatuko baitu Madalenek bere xarma. Behin konfiantza hartuta, ez du haren sekretuen pieza bat bera ere gordeko. Begi erne eta abila, jakinmina asetzea du bere irakurketen helburu, eta hala pikarokeriatik hasi eta nobela soziala tarteko, nobela historikorainoko bidea aurkituko dugu bere liburutegian.

Begi tranpak gustuko ditu, gauza bat eman baina bestea direnak, alegia. Adibide ezin hobea mikroorganismo bat aukeratzeko esan eta Methanobacterium generoa hautatu duenean… Bakterio hitza izenean eramanagatik ere, arkeoa baitugu bizidun hau.

Antolatzaileetako bakoitzak Euskal Herriko habitat bati buruz idatzi du webgunean. Irakur itzazue eta esan zein duzuen gustukoen.

0 views
en-removebg-preview.png
m2896522-removebg-preview_edited.png

2020

Eduki guztiak CC-by-sa 4.0 lizentziapean argitaratu dira kontrakoa adierazi ezean.