Topaketako antolatzaileak: Libe Martinez de Rituerto Zeberio

Updated: Sep 17

Ez dira asko falta aurkezteko. Gaur, Libe Martinez de Rituerto Zeberio tolosarraren txanda da. Orain gutxi hasi ditu biologia ikasketak, baina hori ez du oztopo izan EuskalNaturan bete-betean sartzeko. Zaila da Libe inguruan duzula ez ohartzea, hala nahi ez badu behintzat; martin arrantzalearekin gertatzen den bezalaxe, lumaje ikusgarri eta nabarmenarekin ere, erraz asko ezkutatzen daki. Egunsentiak bilatzen ditu, kafeari bakarrik utz ez dezan erregutuz, loari iskin egin ahal izateko.


Barne mundu handia du, eta arazorik ez beste baten tokian jartzeko, eta beste begi batzuekin ikusteko aurre egin beharreko auzia. Euskal gazteek gogoan dute Leirek Iratiri ondo zauz?» galdetu zionekoa (inor bertan galdu bada, ikus dezala Goazen originala berriz). Bada, Libe ere laguntzeko prest izango duzu beti.


Antolatzaileetako bakoitzak Euskal Herriko habitat bati buruz idatzi du webgunean. Irakur itzazue eta esan zein duzuen gustukoen.

en-removebg-preview.png
m2896522-removebg-preview_edited.png

2020

Eduki guztiak CC-by-sa 4.0 lizentziapean argitaratu dira kontrakoa adierazi ezean.