Topaketako antolatzaileak: Gorka Ugarte Teran

Updated: 6 days ago

Oraingoan Gorka Ugarte Teran aurkeztea dagokigu. Oñatin jaio bazen ere, arima Idahon du, esapideak bertakoak ditu, bederen, you know. Haizearen izena ezagutu zuen, eta harrezkero, gainerakoei egiten die haize, putz eta putz, azaroa bitarte behinik behin. Beltza du gustuko: erroia, txipiroiak eta obsidiana, baina gainerakoei argia islatzen die. Oraingoan ere, izpi horietako batzuk webgune txukun batean bildu ditu, koloreekin laguntza eskatu behar izan duen arren, daltondarra izaki. Ez du hanka sartu galdetegia erantzuterakoan, baina bai zurrungalaria dela aitortu. Takolo, Pirritx eta Porrotxekin bi aldiz dantza egiteak hainbesteko alaitasuna eragin zion, bere inguruko denak alaitzeko balio diola oraindik.

Antolatzaileetako bakoitzak Euskal Herriko habitat bati buruz idatzi du webgunean. Irakur itzazue eta esan zein duzuen gustukoen.

en-removebg-preview.png
m2896522-removebg-preview_edited.png

2020

Eduki guztiak CC-by-sa 4.0 lizentziapean argitaratu dira kontrakoa adierazi ezean.