Search

Topaketako antolatzaileak: Aitor Salaberria Oiartzabal

Updated: Jul 15

Aurkezten lehena Aitor Salaberria Oiartzabal lezoarra dugu. Jaioterriarekiko maitasuna geneetan du idatzita, eta kostako zaizu harekin hitz egin eta Lezoko bitxikeriaren bat ez entzutea… Dena den, kalean ez duzu erraz topatuko; badirudi ezetz esaten jakin ez, eta saltsa guztietan dabilela. Irakasle izatea nahikoa ez, eta herriko irrati eta aldizkarian (Zeorri) dabil lanean. Lan karga horrekin, nola eduki denbora librerik kalean buelta bat eman ahal izateko? Libre duenean, gainera, ahuntzak bezalaxe, mendira. Lagunekin, bakarrik edo ezezagunekin. Baina mendira.

Egungo telesailak gustuko baditu ere, gaztarokoak errotu zaizkio bihotzean, gustuko bat esateko eskatu, eta segituan zerrendatuko baitizkizu bospasei… Zaila da esaten geroko bizitzarik ba ote den, baina halakorik bada, Aitor su santuak, ignis sacer delakoak, besarkatuko du. Bere aingerutasunaren itzalean, baduelako alproja eta zirikatzaile izana.


Antolatzaileetako bakoitzak Euskal Herriko habitat bati buruz idatzi du webgunean. Irakur itzazue eta esan zein duzuen gustukoen.

0 views
en-removebg-preview.png
m2896522-removebg-preview_edited.png

2020

Eduki guztiak CC-by-sa 4.0 lizentziapean argitaratu dira kontrakoa adierazi ezean.