Komunikatzea ez da nahikoa, ondo komunikatu behar da

Zientzialariak aspaldidanik ari dira esaten bizitza eredu aldaketa bat ezinbestekoa dela. Aldaketa hori lortzeko mezuak bidali behar dira, eta hartzaileek euren jokabidea aldatu behar dute. Funtsean, komunikazio ekintza bat da. Baina, oraindik orain, komunikazio ekintza horrek huts egin du, hainbat faktore medio, besteren artean, sozioekonomia, kreditu eskuragarritasuna, klima aldaketa ezagutu eta ulertzea eta giro politikoa.

Klima-aldaketa arintzearen konplexutasuna dela eta, beharrezkoa da ezinbestean elkarteak eraldatzea, eta, horretarako, lankidetza ahalegina egin beharko da maila guztietan, hasi aktore txikitatik eta eragin sozioekonomiko sakoneko ingurumen iturri handiagoetara. Energia-eraginkortasuneko politika tradizionalak (batez ere aplikazio estandarrak, aginduzko isolamendu-mailak edo energia errendimenduaren estandarrak) ez dira nahikoak eskatutako energia-kopurua eta BEG isuriak aldatzeko; aldiz, aldaketak egin behar dira energia kontsumitzaileen portaeran eta haien eguneroko jardueretan. Ikuspegi kuantitatibotik, energia eraginkortasunaren eta BEGen emisioen helburuak ez baitira aldatu arintze-politiketan.


Ikerketa lanen errebisio sistematikoak baieztatu du klima aldaketaren diskurtsoak eguneroko jardueretan aldaketak sortzeko hezkuntza publikoa dela faktorerik garrantzitsuena. Era berean, gaia osasun publikoaren terminoetan lantzeak arazoa era pertsonalean hartu eta gizartea inspiratu dezake jarrerak aldatzeko.


Erreferentzia: https://www.researchgate.net/publication/344165674_Systematic_Literature_Review_on_Behavioral_Barriers_of_Climate_Change_Mitigation_in_Households


22 views0 comments
en-removebg-preview.png
m2896522-removebg-preview_edited.png

2020

Eduki guztiak CC-by-sa 4.0 lizentziapean argitaratu dira kontrakoa adierazi ezean.