Hitzaldi saioak (1): Ondare genetikoa uher eta urri

Hiru gai jorratuko dira aurtengo saioetan. Batek genetika izango du mintzagai, bigarrengo batek, lur erabileraren aldaketa, eta azkenak, elikadura burujabetza. Genetikaren aurkezpena egingo dugu gaur.


Aldaketa globalaren kalteak asko dira, tartean dibertsitate biologikoaren galera. Beherakada hori, gehienetan, espezie mailan aztertu ohi da, eta argi dago geroz eta espezie gehiago (eta azkarrago) galtzen ari dela edo daudela galzorian. Mundu mailako 6. estintzio nagusi ere izendatu dute garai hau!


Zer gertatzen da, baina, arreta geneetan jartzen badugu? Orain dela gutxi ahalbidetu da maila molekularrean ikertzea, eta teknika berriak ate ugari ireki du. Halere, ez da batere erraza neurtzea aldaketa globalak nola eragiten duen gene dibertsitatean.


Hala ere, hitzaldietako batean aldaketa globalaren ikuspuntutik gene dibertsitatea nola ikertu aztertuko dugu, baita orain arteko lanen emaitzak jorratu ere. Bestean, berriz, erleen gene dibertsitateak Euskal Herrian izandako bilakaera hurbila landuko dugu. Horretarako, aintzat hartu beharko ditugu habitat naturalaren suntsiketa, pestiziden erabilera masiboa, patogeno arrotzen agerpena edota erlezaintza praktika berriak.


Hizlariak nortzuk izango diren jakin nahi baduzu, jo webguneko 'hitzaldiak' atalera, edo egin klik hemen, bestela.

en-removebg-preview.png
m2896522-removebg-preview_edited.png

2020

Eduki guztiak CC-by-sa 4.0 lizentziapean argitaratu dira kontrakoa adierazi ezean.