Elkarren beharrean, polinizatzaileak eta polinizatuak

Intsektu ugari izan daitezke polinizatzaile; tximeletak, euliak eta kakalardoak, besteak beste. Polinizatzaileen dibertsitatea eta ugaritasuna murriztu egin dela dio hainbat ikerketak. Euskal Herrian landare polinizatzaileen inguruko ikerketen gabeziagatik, BC3k ikerketa bat abiarazi du aurten Gorbeian, bertako dinamikak aztertzeko. Klima aldaketak eta ezti erleek gainerako polinizatzaileengan duten eragina aztertu nahi dute.

Horretarako, landareen ugal aparatua ukitzen duten polinizatzaileak identifikatu eta zenbatu dituzte. Lore bakoitzak egituraren, loraldiko lore eskuragarritasuaren arabera polinitzatzaile bat edo batzuk izango baititu. Klima aldatzeak lore eskuragarritasuna aldatzea ekar dezake, loraldia aurreratuta, adibidez, eta ondorioz komunitateak eraginak nozitu ditzake. Gainera, Bizkaiko erlezainek ezti erleak Gorbeiara eraman dituzte liztor asiarretik ihesi, eta oraindik bertako polinizatzaileentzako arazo ez bada ere, ezti erleek bestelako polinizatzaileak alboratu ditzakete, eta, ondorioz, landare batzuk fruitu gutxiago sortuko lukete polinizatzaile faltagatik.


Polinizatzaileen aniztasuna zenbat eta handiagoa izan, orduan eta landare gehiago ugaltzen dira. Polinizatzaile horien guztien konbinazioa behar baita landare guztiak ugal daitezen. Horregatik da, hain zuzen, garrantzitsua aniztasunari heltzea, espezie bakoitzak duelako bere eragina ekosistemaren funtzionamenduan.

Mendiko komunitateak, gainera, bereziak dira, eta asalduren aurrean oso zaurgarri dira. Klima aldaketak eragin handia izango du bertan eta kezkagarria da, espezie askoren babesleku baita. Oso komunitate dinamikoa izanik, hobeto ulertu behar dira dinamika tenporalak etorkizuna aurreikusi ahal izateko.


Erreferentzia: https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/teknopolis/bideoak/osoa/7568820/bideoa-loreak-eta-polinizatzaileak-elkarrekin-ezinbestean-gorbeia-bc3-2020/

34 views0 comments

Recent Posts

See All