Ardi latxaren karbono isurien xerka

Abeltzantza da atmosferako berotegi efektuko gasen (BEG) kontzentrazioaren eragile garrantzitsua, zehazki, %14,5ena. BEGek, oro har, abelburuen digestio aparatua dute sorburu. Dena dela, ekoizpen sistemaren arabera asko aldatzen da isuri kopurua, hain zuzen ere, eredu intentsiboenek sortzen dute gehien, eta estentsiboek gutxien.


Egun, Euskal Herrian, esne eta gazta salmenta helburu, latxa artzaintza da abere jarduerarik ohikoena. Maneiua molde estentsibokoa bada ere, azken urteetan molde intentsiborako joera dago artegi gehienetan.


Maneiu estentsiboari dagokionez, komeni da gogoratzea, maneiu estentsiboan, ukuiluratze denbora minimoa dela, abereak etxalde eta mendietako bazkalekuetan elikatzen direla, eta animaliaren bizi ziklo naturala lehenesten dela. Gainera, ekoizpen intentsiboenarekin alderatuta, ekoizpena nabarmen apalagoa bada ere, BEG eta ingurumen inpaktu gutxiago eragiten dira. Are, abeltzaintzari berari esleitutako ingurumen onurak ere baditu; besteak beste, larreen biodibertsitatea mantentzea, landa eremua kontserbatzea, suteak prebenitzea eta lurzoruaren karbono bahitzea areagotzea.

Erreferentzia:

https://aldizkaria.elhuyar.eus/gai-librean/isuriz-bahitu-karbono-aztarnaren-balantzan-ardi-la/


28 views0 comments

Recent Posts

See All