Aldaketa globala iparrorratz

Updated: 6 days ago

Ozonoak eta euri azidoak kezka sortu ziguten iraganean. Klima aldaketa larrialdi bilakatu zaigu egun. Poloetako arazo urrunak berotzearekin gerturatu dira. Aspaldikoak dira ebidentziak, ingurumen arazoek ataka estuan jarri dute gizakia, nola epe motzean hala luzean. Dena den, nabari da ideiak antolatzeko esparru baten falta, eta topaketa probestu nahi dugu berau gizarteratzeko.


Ideia esparru hori aldaketa globala da. Ederki josten ditu habitat suntsiketa, lur erabileren aldaketa eta klima aldaketa. Harilkatzen ditu nekazariak eta internet, azpiegitura handiak eta erleen bizimodua, ekonomia eta historia. Horrez gain, egungo ingurumen arazoak ulertzen lagunduko digu, baita horiek borrokatzen ere.


IV. Topaketa honetan itsumustuka ibiltzeari utziko diogu. Behingoagatik bertako bazterrei so jarriko gara, eta aldaketa globalak eskaini gakoekin Euskal Herria ulertu.



Recent Posts

See All
en-removebg-preview.png
m2896522-removebg-preview_edited.png

2020

Eduki guztiak CC-by-sa 4.0 lizentziapean argitaratu dira kontrakoa adierazi ezean.