LARREAK

Larreak, lehen begiradan belarrez beteriko zelai berde soilak direla pentsa dezakegu, dena berdina, dibertsitaterik gabekoak. Baina arretaz begiratuz gero, aldiz, guztiz kontrakoa dela ikusiko dugu, hara! Belar guztiak berdinak ez izateaz gain, mota ugari daude eta!

Orokorrean kolore berdeko manta goxo horren atzean milaka landare daude, baita landare horiez elikatu edota horiek polinizatzen dituzten intsektuak ere. Are gehiago, hainbat formaz osatutako geruzaren azpian zizareak ere bizi dira, hain erraz ikusi  ez arren. Era berean, landareen haziez, zein zizare eta intsektuez elikatzen diren hegaztiak ere izaten dira inguruan, beste bizidun espezie ugariren artean.

Eta horrela, belar guztiak desberdinak direla konturatu gara. Eta hasiera batean “hutsik” eta ia bizirik gabea zena, benetan betea dagoela eta izugarrizko biodibertsitatea gordetzen duela. Beraz ez sekula fidatu lehen begiradan ikusten duzuenarekin, eta arretaz begiratu beti!

en-removebg-preview.png
m2896522-removebg-preview_edited.png

2020

Eduki guztiak CC-by-sa 4.0 lizentziapean argitaratu dira kontrakoa adierazi ezean.