2020 urtea ezustekoz lepo iritsi zaigu. Hasteko, 45 egun, behetik jota, izan zituen urtarrilak askorentzat, eta otsaila iristeko irrikitan pasa zituzten urtarrileko azken egunak. Honen aldean, otsaila hasperen batean igaro zen. Hala, martxoan egin genuen planto. Zaila metafora hoberik topatzea, gure egunerokotasuna egokitu baitugu teilatupean hazitako landareek bezalaxe eguzki izpiak harrapatzera eta ahalik eta gehien baliatzera. Bai martxoan, baita apirilean ere. Izan ere, SARS-CoV-2 koronabirusak gure etxeetarara giltzapetu gaitu azken bi hilabeteetan. Mundu mailako aldaketa ekologikoek erditu ei dute gaitza, eta aldaketa globalaren babesean jaiotakoak guztion bizimoduak irauli ditu. Hamarkada hasiera tamainako asaldurarekin estreinatu dugu, baina ziur ez dela azkena izango. ​

Dena, baina, ez da txarra izango aurten, eta sorpresa galanta dugu zuetako batzuk alaitzeko. 2020ko azaroan Natur Zientzien IV. Topaketa (NZ4T) egingo da, oraingoan Iruñean. Ezer gutxi esan dezakegu momentuz, baina topaketen berri lehen aldiz izan baduzu, irakur ezazu hemen orain bi urte egindakoaren kronika.

 

Natur zientziek sabelean kilimak sortzen badizkizuete, ezin duzue topaketa hau galdu!

NZ4Tko LEHEN SARRERA

en-removebg-preview.png
m2896522-removebg-preview_edited.png

2020

Eduki guztiak CC-by-sa 4.0 lizentziapean argitaratu dira kontrakoa adierazi ezean.