IBAIAK

Ibaiak noranzko bakarreko sistemak dira, grabitatearen lagunak, eta beti doaz aldapa behera. Beraz, pentsatu al duzu inoiz erreka baten arroan jartzen bazara bizikleta baten gainean, pedalei eman gabe itsasora hel zaitezkeela? Egin daiteke, baina ez beti, izan ere, erreketako ura lurpean sar daiteke, eta beherago berriz gainazalera igo, edo ez. 

Gizakiak beti baliatu izan ditu errekak, beti ikasi dugu lehen zibilizazioak ibaien inguruan jaio zirela, Nilo inguruan, adibidez. Ur geza eta elikagaiak ustiatu izan dira bertan nagusiki, eta egun nekazaritzak erabiltzen du mundu mailan ur gehien. Ba al zenekien nekazal lurraldeak ureztatzeko sistema nagusia uholdea dela? Lur eremu osoak uretan urperatzen dira, hainbat eta hainbat litro ur alperrik galduz. 

Azken mendeetan, energia iturri ere erabili dira, urtegiak eraikitzen. Horrek inguruko erreka guztien ekosistemak eraldatzea dakar, baita ibarbasoena ere. Hori gutxi balitz, arrain migratzaileek, izokinek adibidez, erreka iturburura jo behar dute ugaltzeko, baina urtegiek migrazio hori eragozten dute, eta zuzenean eragin ugalketa-tasan, eta beraz, populazioan. Hortaz, agian bitan pentsatu behar dugu urtegi bat eraiki edota lursail handietako nekazal lurraldeak ureztatzeko sistemak ezarri baino lehen.

en-removebg-preview.png
m2896522-removebg-preview_edited.png

2020

Eduki guztiak CC-by-sa 4.0 lizentziapean argitaratu dira kontrakoa adierazi ezean.