HEZEGUNEAK

Mugek badute halako xarma berezia. Trantsizio eremu dira, eta alde bateko zein besteko ezaugarriek bat egiten dute osotasun berri bati bide emateko. Halaxe gertatzen da, biologo baten irudiko, hezeguneetan ere. Ez daude beti urpean, baina ezta beti lehor ere. Baldintza aldakor horiek bizidun aniztasuna dute ondorio: landare bitxiak, anfibio ugari, ur gazi-gezetara moldatutako animaliak... Zoritxarrez, gizakiaren garapena hezeguneen aurkari izan da gehiegitan. Itsasadarretako padurak, esaterako, erruz lehortu ziren itsasoari gain hartu, eta nekazaritzarako lurrak irabazteko. Gaskoiak dira horren adibide, lazoiak eraiki zituztelako kostako lerroa urruntzeko Lapurdin eta Gipuzkoan, adibidez, Lezon. Hala ere, oraindik orain jopuntuan ditugu hezeguneak, batez ere, putzuak, berotze globalaren ondorioz idortzen ari direlako, edo haien gainetik enborrak ateratzeko pistak eraikitzen ditugulako. Zimeltzen utziko al dugu urmaeletako, putzuetako, zohikaztegietako edo eta paduretako aniztasuna?

en-removebg-preview.png
m2896522-removebg-preview_edited.png

2020

Eduki guztiak CC-by-sa 4.0 lizentziapean argitaratu dira kontrakoa adierazi ezean.