ELIKADURA BURUJABETZAREN ANALISIA TOPAGUNE

Klima aldaketa edonon agertu arren, aldaketa globalaren ondorioetako bat soilik da, eta lursailen egungo kudeaketek edota azpiegitura handiek eragin nabariagoa dute gurean. Aldaketa globalari aurre egiteko eta ingurumenean giza eragina txikitzeko, hainbat euskal herritarrek elikadura burujabetza jo dute konponbide. 

Zenbait elkarte, zientzialari eta politikok Euskal Herria iraunkorrago eta burujabeago egiteko helburuarekin lan egiten du; baina, askotan horien ekimenek anekdota huts dirudite, eta ez egungo egoera hobetzeko irtenbide baliagarri.

Hori dela eta, modulu honetan bildu ditugu elikadura burujabetzaren aldeko eragileen hautaketa xumea. Hainbat elkarte eta kargutako jendea, baserritarretatik hasita, alkate eta administrazioko kideetaraino. Helburua, gogoeta jarduera baten bidez, bakoitzak beretik, elikadura burujabetza lortzeko bidean topatutako alde positiboak eta oztopoak mahaigaineratzea da. 

Hainbat ertzetatik jorratu nahi dugu auzia, ikuspegi orokorretik hasita tokiko errealitatean aplikatzeko moduko neurrietaraino. Horretarako, gogoetatzaileek derrigor behar dute elikaduraren ekoizpeneko katebegi ugaritakoak. Halaxe saiatu gara taldea osatzen, ez al da begi bistakoa haien biografietan?

Moderatzailea

Arantza Aldezabal Roteta
Show More

Pasai Antxo, Gipuzkoa, 1967

2008tik EHUko Landare-Biologia eta Ekologia Saileko irakasle agregatua da. eta ikerketari dagokionez, FisioClimaCO 2 deritzon ikerketa-talde kontsolidatuaren baitan, “Larratzearen Ekologia” izeneko ikerketa-lerroaren ikerlari nagusia. 1997an doktoratu zen Pirinioetako mendiko abeltzantza sistemari buruzko tesia defendatuta, eta handik aurrera lurzoru-landare-animalia trinomioaren arteko elkarrekintzen azterketara bideratu du haren ikerketa.

 

Ordutik hona, 65 ikerketa proiektu, kontratu, zerbitzu tekniko eta ekintza berezietan hartu du parte, eta hainbat erakundetako ikerketa taldeekin kolaborazio sare zabalak eraiki ditu (IPE-CSIC, James Hutton Institute, BC3, NEIKER-Tecnalia). Horri esker, diziplina anitzeko lan taldeak egituratu ditu, eta azken urteetan eskualde atlantiarreko mendiko artzantza sistemaren iraunkortasunaren inguruko ikerketa sustatu du, helburu argi batekin: hobeto ulertzea aldaketa globalaren eta mendi eremuetako biodibertsitatearen arteko elkarrekintza, eremu horien iraunkortasuna bermatzeko kudeaketa eraginkor bat diseinatzen laguntzeko.

Hizlariak

Andoain, Gipuzkoa, 1972

Getarian bizi da. Ekonomian doktorea da, eta 1998 urteaz geroztik Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ekonomia eta Enpresa Fakultatean irakasle eta ikerlari dihardu. Haren ikerketetan agroekologia eta elikadura sistema aztertu ditu. Azken urteetan, ikerketa lerro nagusia tokiko elikadura estrategiak garatzea izan du, komertzializazio sareak eta gobernantza ereduetan sakonduta, eta, betiere, ikerketa ekintza partehartzailea eta ikuspegi feminista ardatz hartuta. Lana Euskal Herrian elikadura burujabetzaren aldeko kolektiboetako militantziarekin bateratzen du.

Mirene Begiristain Zubillaga
Show More
Joseba Otondo Bikondoa
Show More

Nafarroa

Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatua da, eta 2015etik Baztango alkatea. Lurraldearen defentsarako hainbat mugimendutan ekintzaile da, baita Arras Baztan fundazioko lehendakaria ere.

Juan Manuel Intxaurrandieta
Salaberria
Show More

Atarrabia, Nafarroa

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da. Zazpi urtez Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) irakasle izan zen Nekazaritzaren Ekonomia eta Politika ikasgaian. Horrez gain, hainbat ikerketa taldetan egin du lan zenbait abeltzaintza moten eragina aztertzen, bai ekonomian eta baita ingurunean ere. Amaitzeko, Nafarroako ardiek ekoiztutako esnekien kalitatearen eta ekonomiaren inguruko hainbat hitzaldi eman du Euskal Herria osoan zehar.

Josebe Blanco Alvarez
Show More

Antzuola, Gipuzkoa

Formazioak ez du zerikusirik haren egungo lanbidearekin. Gizarte Lana lehenengo, eta Osasungintza Publikoari buruzko espezializazioa egin zituen EHUn. Urteak eman zituen arlo sozialean lanean. Ondoren aukera izan zuen IKA euskaltegietan lan egiteko, euskara irakasle, 10 bat urtez. 

Orain dela sei urte erabaki zuen baserriko lanari heltzea, eta, orduan, irakasle lanak utzi, eta artzain eta gaztagile hasi zen Pikunieta Baserrian. Ekologikoan egiten dute lan, sinesten dutelako lurra, animaliak eta pertsonen osasuna zaintzeko modu bakarra dela. EHKOlektiboko kidea da haien etxea, ekologikoan lan egitea ez delako Europako araudiak betetzea bakarrik, herriarekiko konpromisoa haratago doalako. Horrela, etxea gobernatzeko oinarritzen dira hurrengo irizpideetan: gertutasuna, pertsonen neurriko baserria, baserrien autonomia eta ekonomia sozial eta eraldatzailea.

Garrantzisu jotzen du berreskuratzea naturarekiko, janariarekiko eta baserriekiko aspaldiko harreman estua; “izan ere, horiek lotzen gaituzte bizitzara, haiek gabe gu ez gara”. Bide horretan, herritarren eta baserritarren arteko lotura sendotzea garrantzitsua dela uste du, komunitate bereko bi elementu banaezinak direlako, nor bere funtzioarekin. Horretan laguntzeko hasi zen orain dela lau bat urte Zuzeu.eus atarian idazten, Pikunietatik Hausnarrean izeneko blogean.

Leitza, Nafarroa, 1965

Nekazari etxekoa, euskal filologiako ikasketak hasi, baina bukatu gabekoa. Hamahiru urtez hainbat herri mugimendutan lanean aritua, besteak beste, euskalgintzan, nekazari sindikalgintzan, lurraren aldeko defentsan eta bakegintzan. Hamabost urtez familiako eraikuntza enpresan kudeaketan lanean. Duela sei urtetik hona, berriz, familiako baserrian elikagai agroekologikoen ekoizpenean eta komertzializazioan dihardu anai zaharrenarekin eta semearekin batera. Egun, elikadura burujabetza eta agroekologiaren aldeko ekintzailea da: Etxalde elikadura burujabetza eta nekazaritza iraunkorraren aldeko baserritar mugimenduko kidea, eta LeitzEKO kontsumo elkarteko talde eragileko partaidea.

Gotzone Sestorain Zabaleta
Show More
Inazio Irigoien Iriarte
Show More

Iruñea, Nafarroa

Nekazitza Ingeniaritzan Doktorea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Agronomia, Bioteknologia eta Elikadura Saileko irakaslea da, 1996 urteaz geroztik. Udako Euskal Unibertsitaren kolaboratzailea da.

Bestalde, UPNAko Institute for Multidisciplinary Research in Applied Biology-eko  ikerlaria da Nekazaritza, Sostengarritasuna eta Ekonomia Zirkularraren inguruko 40 proiektutan. Azkenik, 2017 urteaz geroztik, Fertile Auro (FeA) hondakin organikoen kudeaketa zirkularra bultzatzeko elkarte profesionaleko kide da.

Natur Zientzien IV. Topaketa udaberrian izango da

 

Laugarren edizioa prest izan arren, atzeratzea erabaki dute antolatzaileek osasun larrialdiaren ondorioz. 

 

Mugikortasun mugak tarteko, ezinezkoa da azaroaren 7an eta 8an Euskal Herriko hainbat tokitako naturzaleak Iruñean biltzea. Horregatik, egokiago iruditu zaie arduradunei ekitaldia atzeratzea edizio birtuala egitea baino, topaketa, azken finean, naturzaleak saretzeko gunea delako. Are gehiago, natur zientzietako esparruko kideekin elkartzeko tokia da, aspaldi ikusi gabeko lagunak zertan dabiltzan jakitekoa, bizipenak partekatzeko foroa, jakinmina asetzeko ilusioa… Horiek guztiak nekez lortuko dira aurrez aurreko ekitaldirik gabe. 

 

Azaroko zita, beraz, udaberrian izango da, apirilean. Dagoeneko topaketarako izena emandakoei tokia gordeko zaie, eta ez dute berriz izena eman beharko. Hala ere, poster deialdia eta izen ematea berriz ere irekiko dira topaketaren udaberriko datak hurbildu ahala. 

 

Bien bitartean, antolatzaileek laugarren edizioko gai nagusia bizkar zorroan hartu eta Euskal Herriko bazterrak miatzera gonbidatu dituzte naturzaleak. Aldaketa globalaren xerka, bertako txoko miresgarriak topa daitezke, baita haien mehatxuak ere.

en-removebg-preview.png
m2896522-removebg-preview_edited.png

2020

Eduki guztiak CC-by-sa 4.0 lizentziapean argitaratu dira kontrakoa adierazi ezean.