ONDARE GENETIKOA, UHER ETA URRI

Aldaketa globalaren kalteak asko dira, tartean dibertsitate biologikoaren galera.
Beherakada hori, gehienetan, espezie mailan aztertu ohi da, eta argi dago geroz eta espezie gehiago (eta azkarrago) galtzen ari dela edo daudela galzorian. Mundu mailako 6. estintzio nagusi ere izendatu dute garai hau!


Zer gertatzen da, baina, arreta geneetan jartzen badugu? Orain dela gutxi ahalbidetu da maila molekularrean ikertzea, eta teknika berriak ate ugari ireki du. Halere, ez da batere errazaneurtzea aldaketa globalak nola eragiten duen gene dibertsitatean.

 

Hala ere, hitzaldietako batean aldaketa globalaren ikuspuntutik gene dibertsitatea nola ikertu aztertuko dugu, baita orain arteko lanen emaitzak jorratu ere. Bestean, berriz, erleen gene dibertsitateak Euskal Herrian izandako bilakaera hurbila landuko dugu. Horretarako, aintzat hartu
beharko ditugu habitat naturalaren suntsiketa, pestiziden erabilera masiboa, patogeno arrotzen agerpena edota erlezaintza praktika berriak.

Hizlariak

Gasteiztarra eta biologian doktorea. Instituto Pirenaico de Ecología - CSIC (IPE) organismoan dihardu lanean 2013az geroztik. Lan-ibilbideak 15 herrialde zapaltzeko aukera eman dio. Horietako batek, Groenlandiak, bere ibilbide zientifikoa nora bideratu erabakitzen ere lagundu zion, bidaia hartatik argi izan baitzuen poloetako biologiara joko zuela.

 

Haren proiektuetako bat da LIFE-RESECOM. Halaber, Sara Palacioren taldeko partaide izaki, igeltsuetara espezializatutako landareak ikertzen ari da egun. Aragoien pasatako urteetan ez da geldi egon, eta IPEren gidaritzapean landareen jarraipenak egiteko bolondres taldea osatzen lagundu du.

 

Azken hilabeteetan Fundación Biodiversidad-ek haren azken proiektua finantziatu du, eta beronen handi-handiak kontatuko dizkigu topaketan. Izan ere, PRIOCONOX izenaren azpian, landare rupikolek aldaketa klimatikoari aurre egiteko zein adaptazio garatu dituzten ikertzen saiatuko dira. Pablo, landare ekologia molekularra eta filogenian aritu izan denez, proiektuaren atal genetikoaz arduratuko da.

Pablo Tejero Ibarra
Pablo Tejero Ibarra
Show More
Andone Estonba Recalde
Show More

Irunen jaioa. Genetikan doktorea. EHUko genetika laborategian egiten du lan, eta genetika irakatsi hango biozientzietako graduetan. 2010 urteaz geroztik Genomic Resources euskal unibertsitate-sistemako A ikerketa-taldearen liderra da.

 

Ikertzaile-historiari dagokionez, lehenik populazioen genetika aplikatu zuen hobekuntza genetiko eta kontserbazio programetan, kudeaketa jasangarriaren testuinguruan. Ondoren, gaixotasunak eragin ditzaketen geneak identifikatzen aritu zen. Duela gutxi, bere interesa mikrobio-komunitateetara hedatu da, eta hostalariarekiko elkarreraginean arreta jarri.

 

Topaketara bertako erleaz hitz egitera dator. Izan ere, erle meliferoaren (Apis mellifera) dibertsitate genetikoa du haren ikerketa taldeak aztergai, baita tokian tokiko erlea sustatzea helburu. Hauexetan dabiltza:

 

  • Bertako erlea hobetzeko programa Neikerrekin eta Erbel elkartearekin. Lau urtez egin dute lan, 40 erlezainekin.

  • Bertako erlearentzat gune natural bat egokitzeko programa. Hasiberritan dago, baina Arabako Foru Aldundiarekin, Antoñanako herriarekin, Neikerrekin eta Arabako erlezain elkartearekin egingo dute lan.

en-removebg-preview.png
m2896522-removebg-preview_edited.png

2020

Eduki guztiak CC-by-sa 4.0 lizentziapean argitaratu dira kontrakoa adierazi ezean.