DUNAK

La Arenako hondartzan, Urdaibaien, Angelun, Zarautzen eta kostaldeko beste gune batzuetan aurkitu ditzakegu dunak Euskal Herrian. Esan bezala, denak dira kostakoak, eta itsasoak ekarritako hondarrez elikatzen dira. Forma eta egonkortasuna landareen bidez lortzen dute, nahiz eta haizearen eraginez, hareazko menditxoak aldakorrak izan.

Zarauzko duna, eta era berean, Iñurritzako biotopoa, landare espezieei dagokienez batez ere, oso aberatsa da, eta horren adibide dugu itsas ziabelarra. Baina ez da bakarra, bertan 13 espezie mehatxatu baitaude.

Azken urteotan, gure kostaldeko hainbat duna sistema desagertu dira. Gizakiak ingurune hauetan erakinak eta errepideak eraikitzea, baita oinezkoen bideak sortzea ere dunen kalterako da. Aipagarria da Iñurritza biotopoa, bere baitan golf zelaia duelako. Hego Euskal Herriko duna bakanetako bat izanik natur balio handia du, eta hala ere, gizakiaren aisia lehenesten da.

en-removebg-preview.png
m2896522-removebg-preview_edited.png

2020

Eduki guztiak CC-by-sa 4.0 lizentziapean argitaratu dira kontrakoa adierazi ezean.